XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) altxatu gabe, ahopeka hitz eginez.

- Hirian zehar nindoala entzun nuen azti guztiak jauregira azaltzeko agindua.

- Horregatik nauzue hemen; kontuak kontu, beharbada baliagarri izango natzaizue.

- Nongoa zara? galdetu zion erresumako buruak.

- Horrek ez du axola.

- Urrutitik nator, Mediterraneo izenez ezagutzen duten itsasoan galdutako uharte txiki batetik.

- Nire gurasoak eta nire aiton-amonak aztiak izan ziren.

- Eta zuek hemen daukazuen arazoari buruz, nire ustez...

Baina ezin izan zuen jarraitu.

Erabat zurbil, zirkinik egin ezinda geratu zen, begiak lurrean iltzatuta zituela.

- Jarraitu hitz egiten! agindu zion erregeak garrasika.

- Ezin dut, jauna, ezin dut.

Eta izerdi hotzezko tantatxoak hasi ziren erortzen bere aurpegi zurbilean behera.